XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Koldo Mitxelena jaunak: Hizkuntza.

- Francisco Rodríguez de Coro eta Isidoro Pinedo jaunak: Erlijio historia.

- Julio Caro Baroja jaunak: Ilustrazioaurrea.

- Jesús M.ª Lasagabaster jaunak: Literatura.

- Luis Sánchez Granjel jaunak: Medikuntza.

- Carlos Sambricio jaunak: Arkitektura eta hirigintza.

- José Ignacio Tellechea jaunak: Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País.

- John. F. Coverdale: Karlismoa.

- Carmelo Sáenz de Santamaria jaunak: Heziketa.

Oharra - Behinbetiko izenpuruak eta hizlari batzuk hurrengo agiri batetan osatuko dira.

ADIERAZPENAK: Kongresoan partehartu nahi duen ikertzaile orok bere adierazpenak bidal ditzake 1983ko Maiatzaren 15a baino lehen, haren luzaerak bilerrotara makinaz idatzitako 5 folio gainditzeke.

Adierazpenak egiteko, honekin batera doakizun partaidetza txartela behar bezela beterik, Idazkaritza honetara igorri beharko da, aurrez aipatu txartel horretan iragarri ez diren adierazpenak ez direlarik onartuko.

Salbuespen honetan adierazpen izenpuruetan gerta litezkeen aldaketa edo zehaztasunak ez dira sartuko.

Eusko Ikaskuntza Elkarteak behar bezala aholkatua, Kongresoaren sesioetan irakurriko diren adierazpenen onartzea jakinaraziko du.

Adierazpen bakoitzaren irakurketarako 8 minutu emango dira.

Onartuak izan arren, beren irakurketa ezingo balitz osorik eman, 100 hitzezko laburpen baten bidez emango zaie batzarkideei.

Laburpen honek beraz igortzen diren adierazpen guztiekin batera nahietaez joan beharko du.

4. SESIOAK: Honako ordutegi hau izango dute: Goizean: 9,30 Txosten irakurketa, 10,25 Adierazpen irakurketa, 11,25 Atsedenaldia, 11,45 Eztabaida, 12,45 Adierazpen laburpenen irakurketa.

Arratsaldean: 16,00 Txosten irakurketa, 16,55 Adierazpen irakurketa, 17,55 Atsedenaldia, 18,15 Eztabaida 19,00, Maixu-hitzaldia.